Astebete da Turkiar armadak eraso militarra burutzen ari dela Sirian
dagoen Afrin lurralde kurduan. Nazioartean isiltasuna eta konplizitatea
da nagusi Turkiarekin, bere mugetatik kanpo beste herrialde bat erasotu
arren (eta ez da lehenengo aldia), nazioarteko instituzioek erasoa
"tentuz" egiteko eskatu diote Turkiari. Turkiaren legez kanpoko erasoa
airez, bonbaketen bidez, eta lurretik ere burutzen ari da, eta orain
arte hamarnaka hildako eta milaka zauritu eragin ditu. Turkiar armada
faxistaren eraso inperialista hau salatzeko eta herri kurduarekin
elkartasuna adierazteko mundu osoan manifestazioak burutzen ari dira.
Euskal Herrian ere hainbat elkarretaratze deitu dira biharko eta bertan
parte hartzera deitzen dugu..
Datorren Martxoaren 2an manifestazioa izango da Bilbon Turkiar armada faxistaren erasoa salatzeko eta Afrinekin eta Kurdistanekin elkartasuna adierazteko#AfrinNotAlone #DefendAfrin
Datorren Martxoaren 2an manifestazioa izango da Bilbon Turkiar armada faxistaren erasoa salatzeko eta Afrinekin eta Kurdistanekin elkartasuna adierazteko
0 comentaris:
Publica un comentari a l'entrada