dimecres, 29 de juliol del 2015

Kurdistan eta Turkian bake eta demokrazioaren aldeko adierazpen internazionalista

Uztailaren 20ean 32 gazte antifaxista turkiar hil zituen Estatu Islamikoak Kurdistan turkiarreko Suruç herrian. Kobaneren berreirakuntza lanetara zioazten eraildako gazte turkiarrak. Elkartasun internazionalistaren aurkako eraso zuzena izan da Suruçekoa, bai eta Rojava kurduan eraikitzen ari den alternatiba sozial, iraultzaile eta politiko iraultzailearen aurkakoa.
Ordurarte bere mugetan Estatu Islamikoaren presentzia onartu eta bideratu duen Estatu turkiarrak egoera hori baliatu du Siriako gatazkan bere lehen eskuhartze militarra egiteko, bide batez erresistentzia kurdua erasotuz, Kandileko mendiak bonbakatuz zein Turkiako Kurdistaneko hainbat hiritan ehunka militante kurdu atxilotuz.
Gobernu turkiarrak eta askapen nazional eta sozialerako mugimendu kurduak 2010etik garatu dituzten bake negoziaketak hautsi ditu Turkiaren estrategia aldaketak, bake itxaropenak lurperatu dituelarik.
Bere estrategia errepresiboa berrartu du Turkiak eta era maltzurrean parekatu egin ditu Estatu Islamikoaren faxismo kontserbadore eta fundamentalista bizitzaren, interkulturalitate, antifaxismoaren, demokrazia erradikalaren eta emakumeen askapenaren aldeko kurduen borroka herritar eta autoeratuarekin.
Gure burkideak “terrorista” deituak izan dira, Estatu turkiarra konplize izan den sarraskia pairatu eta gero. Izan ere, Turkiak Estatu Islamikoarekin bat egiten duten taldeak hedatzea eta bere lurraldean libreki jardutea baimendu izan du.
Kurdistango gatazkaren konponbiderako eta Turkiaren demokratizaziorako urratsik eman ez duenean, bakearekiko bere konpromisoa hutsala dela adierazten du Turkiak, bere jarrera autoritarioarekin.
Adierazpen hau sinatzen dugun antolakundeok Suruçeko erasoa salatzen dugu eta gure elkartasuna adierazten diegu hildakoen senide eta burkideei. Era berean, gure babesa berretsi nahi diegu Kurdistan zein Turkian alternatiba politiko, sozial eta ekonomikoa eraikitzen ari direnei.
Horregatik, honakoa exigitzen diogu gobernu turkiarrari:
  • Askapen nazional eta sozialerako mugimendu kurduaren aurkako estrategia errepresiboa amaitu dezala, bai eta gainontzeko aukera politiko demokratiko eta herritarren aurkako jazarpena.
  • Atxiloturiko burkide kurduak aska ditzala berehala.
  • Behingoz, bakearen eta gatazkaren konponbidearen aldeko hautua egin dezala, izan ere, bere egungo jarrera sufrimendua, iheslarien areagotzea eta demokrazia eta aniztasunaren aurkakoen hegemonia indartu baino ez ditu egiten.
Azkenik, dei egiten diogu ere nazioarteko komunitateari gatazka honen konponbiderako esku hartu dezala, oinarrizko eskubide urraketen aurrean beste aldera begiratzeko bere ohiko estrategia alboratuz.
Bloque Nacionalista Galego (Galiza)
Candidatura d'Unitat Popular (Països Catalans)
EH Bildu (Euskal Herria),
Puyalón (Aragón)

0 comentaris:

Publica un comentari a l'entrada