dimarts, 20 de febrer del 2018

Turkiar inperialismoaren aurka, Afrin defendatu

Astebete da Turkiar armadak eraso militarra burutzen ari dela Sirian dagoen Afrin lurralde kurduan. Nazioartean isiltasuna eta konplizitatea da nagusi Turkiarekin, bere mugetatik kanpo beste herrialde bat erasotu arren (eta ez da lehenengo aldia), nazioarteko instituzioek erasoa "tentuz" egiteko eskatu diote Turkiari. Turkiaren legez kanpoko erasoa airez, bonbaketen bidez, eta lurretik ere burutzen ari da, eta orain arte hamarnaka hildako eta milaka zauritu eragin ditu. Turkiar armada faxistaren eraso inperialista hau salatzeko eta herri kurduarekin elkartasuna adierazteko mundu osoan manifestazioak burutzen ari dira. Euskal Herrian ere hainbat elkarretaratze deitu dira biharko eta bertan parte hartzera deitzen dugu..

Datorren Martxoaren 2an manifestazioa izango da Bilbon Turkiar armada faxistaren erasoa salatzeko eta Afrinekin eta Kurdistanekin elkartasuna adierazteko

0 comentaris:

Publica un comentari a l'entrada